”ZURE OROIMENARI LAGUNDU, ALZHEIMERRARI XAKE MATEA EMAN” XAKEKO NAZIOARTEKO ELKARTASUNEZKO I. TORNEOA

(2016ko uztailaren 2an eta 3an, Iruñean).



 

Egunak:

 

2016ko uztailaren 2an, arratsaldeko lau eta erdietan hasita.

 

2016ko uztailaren 3an, goizeko 9 eta erdietan hasita.

 

Tokia:

 

Nafarroako Unibertsitateko Kiroldegia (Unibertsitate kalea, 2, Iruñea).

 

Denbora:

 

10 minutuko partidak izanen dira, gehi 5 segundo jokaldiko.

 

Izen ematea:

 

Epea 2016ko ekainaren 30ean (arratsaldeko ordu bietan) itxiko da. Osteguna da.

 

Izena emateko webgune hau dago: “www.jaquematealalzheimer.com”.

 

            Ordain agiria helbide honetara bidali behar da: “inscripciones@jaquematealalzheimer.com”. Erantzuna jaso beharra dago.

 

            Plaza mugatuak dira.

 

Salneurria:

 

            2016ko ekainaren 16ra arte, 40 euro ordaindu beharra dago. Familia osoa (aitona-amonak, gurasoak eta bilobak) apuntatuz gero, familiako kuota dago: 60 euro.

 

            Egun horretatik aurrera 50 eta 70 euro ordaindu behar da, hurrenez hurren.

 

            Hauxe da kontua:

 

IBAN:  ES1721002173890200343580.

SWIFT:   CAIXESBBXXX.

 

Joko sistema:

 

            Bi multzo eratuko dira, FIDE eloaren arabera. Parte hartzaile kopurua antzekoa izaten eratuko dira.

 

Jokalaria ez agertzea:

 

Arrazoirik gabe partida jokatzera agertzen ez den jokalaria kanporatua izanen da.

 

Ezberdinketak:

 

1)    Jokatutako partidak (jokatu ez badira ere).

2)    Bucholz (aurkaririk txarrena kenduta).

3)    Jokalarien arteko emaitzak.

4)    Aurkarien rating-aren batez bestekoa (txarrena kenduta).

5)    Irabazitako partidak.

6)    Zozketa.

 

Sariak:

 

            Eloaren arabera 10 maila izanen dira:

 

-       FIDE elorik gabe.

-       1.000-1.599.

-       1.600-1.699.

-       1.700-1.799.

-       1.800-1.899.

-       1.900-1.999.

-       2.000-2.099.

-       2.100-2.199.

-       2.200-2.299.

-       2.300tik aurrera.

 

Maila bakoitzean:

 

1)    300 euro.

2)    275 euro.

3)    250 euro.

4)    225 euro.

5)    200 euro.

6)    175 euro.

7)    150 euro.

8)    125 euro.

9)    100 euro.

10) 75 euro.

 

10 trofeo ere banatuko dira maila bakoitzean.

 

            Parte hartzaile guztientzat opariak izanen dira.

 

            Antolatzaileak:

 

            CIMA Ikerketa Mediko Aplikaturako Zentroa eta Nafarroako Unibertsitateko Kirol Elkartea, Nafarroako Klinika Unibertsitarioaren laguntzarekin. Horrexegatik biltzen den diru guztia Alzheimerraren ikerketan erabiliko da.

 

2015-06-12.

 

Iturria: www.jaquematealalzheimer.com” webgunea.